Azterketa sasoia dela eta, ikasgelak atondu dituzte Durangoko hainbat udal eraikinetan

Anboto 2024ko urt. 8a, 15:02

Landako I kiroldegiko aretoan eta Intxaurrondoko instalazioetan ipini dituzte. Urtarrilaren 26ra arte egongo dira erabilgarri.

Azterketa sasoia dela eta, Durangoko Udalak ikasgelak atondu ditu Intxaurrondon eta Landako I kiroldegiko aretoan. Intxaurrondoko gunea 9:30-15:00 ordutegiagaz egongo da zabalik astelehenetik barikura. Landako I kiroldegiko sotoak, berriz, astelehenetik zapatura bitartean irekiko dituzte 16:00etatik 21:00etara. Asier Perugorria zinegotziak adierazi duenez, "iaz pertsona askok erabili zituzten ikasketa-gelak azterketa-garaian". "Uste dugu oraindik ere garrantzitsua dela udalerrian kokapen bat baino gehiago eskaintzea eta herritarrek jakitea udal-liburutegiaz gain, ikasteko beste bi gune ere badituztela", gaineratu du Perugorriak.

Ordutegi zabalagoa Bibliotekan

Bizenta Mogel Bibliotekan ordutegia handitu dute. Hori dela eta astelehenetik barikura bitartean, udal liburutegia etenik barik egongo da zabalik 9:00etatik 21:000etara. Zapatuetan 10:00-20:00 ordutegia izano du, eta domeketan, berriz, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 ordutegia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!