Kaleko edana ekiditeko neurriak indartuko dituzte Durangon asteburu honetan

Anboto 2024ko urt. 5a, 11:55

Udaletik jakitera eman dutenez, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kale edana eman ohi den eremuetan zaintza indartuko dute.

Durangoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, pasa berri diren Gabon jaietan, Matute plazan istiluak sortu ziren. Eta asteburu honetan, horrelakoak sahiesteko eta kale edana ekiditeko neurriak indartuko dituztela jakitera eman dute.

Udaletik esan dutenez, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, elkarlanean, kale edana eman ohi den eremuetan zaintza indartuko dute.

Bestalde, Matute plazan gertatutakoa "irmo gaitzetsi" dute. "Ulertzen dugu eta jakitun gara jendeak dibertitu egin nahi duela; baina ez modu honetan. Bizikidetza lehenetsi behar da. Batzuen dibertsioa ezin da besteen atsedenaren kontura izan, eta are gutxiago etxebizitzen edo espazio pribatuen aurkako erasoak onartu", adierazi du Mireia Elkoroiribe alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!