Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko eta Musika Eskolako piano modernoko ikaslea den Eukene Cayado Azkaratek, Euskal Herriko Ikasleen Jazz Orkestra-n (EIJO) plaza bat lortu du. Probak abenduaren 16an izan ziren Bilbon, eta Euskadi osoko kontserbatorio eta musika-eskoletako hainbat ikasle aurkeztu ziren.
Eukene 4 urtegaz hasi zen musika ikasten Bartolome Ertzillan. Musika Eskolako
lehenengo eta bigarren mailak egin ondoren, Kontserbatorioko piano ikasketak hasi zituen. Mikel Nuñez irakaslearekin piano modernoaren estiloan lan handia egin du. Musika Eskolak antolatutako Jam Sessioetan parte hartzen, besteak beste. Orain, 18 urterekin EIJOn sartzea lortu du. Urtean zehar errepertorio bat prestatuko dute, eta 2024ko udan 3 kontzertu egingo dituzte.