Herriaren Eskubideak dio PERIAren aurreakordioak berdeguneak ia erdira murrizten dituela eta herriguneak trafiko eta kutsadura gehiago jasango duela

Anboto 2023ko abe. 22a, 17:15

Positibotzat jo dute EAJk eta PSE-EEk bost dorreen proiektua bertan behera uztea, baina kopuruekin "kezkatua" daudela diote.

 

Durangoko Udal Gobernu talde berriak eta Eusko Trenbide Sareakek aurreakordioa sinatu dute, sei hilabeteko negoziaketen ostean. Herriaren Eskubidea/Durangoko Independenteak positibotzat jo du PERIaren inguruan trenbide zaharreko lurretarako lortutako aurreakordioa. Herriaren Eskubideak aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzarekin eta ETSrekin negoziatu zuen "akordioaren printzipioetan" oinarritzen dela azaldu dute prentsa oharrean. "Akordio horrek atzean uzten zituen Eusko Jaurlaritzaren asmo faraonikoak, higiezinen burbuila betean ezarri baitziren".

Hala ere, Herriaren Eskubidea/Durangoko Independenteak kezkatuta agertu da egindako aldaketengatik. Koalizioak adierazi duenez, "parkea ia erdira murrizten da, 36.000 metro koadrotik 20.000ra. "Durangoko erdigunean eskualdeko 100.000 pertsonari baino gehiagori egunero zerbitzuak ematen dizkien eraikin bat jartzea proposatu dute, trafiko handia sortuko duena, edo, bestela esanda, kutsadura eta bide-segurtasun falta handiagoa. Eta hori beste aukera batzuk egon arren". Alderdi independenteak dioenez, proiektu honek ez ditu konpontzen gaur egun osasun publikoan dauden arazoak.

Beste kritika bat ere plazaratu dute. "Zenbakiek erakusten dute EAJk eta PSOEk erakundeak erabili dituztela proiektua bahituta edukitzeko gobernatzen dugun 4 urteetan. Herriaren Eskubideari jartzen zizkiguten marra gorriak, negoziatzeko lehen bilera izateko ere, magiaz desagertu dira orain, alderdiak gobernatzen ari diren honetan. Horregatik, Herriaren Eskubidea/Durangoko Independenteak Durangoko eskubideak defendatzen jarraituko du, lurren erabilera ahalik eta lasterren berreskuratzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!