Durangoko EH Bilduk dioenez, PERIaren akordioak "berretsi" egiten du aurreko legegintzaldiko lana

Anboto 2023ko abe. 22a, 10:00

Koalizio subiranistaren iritziz, "berri ona da EAJk dorreen proiektua behin-betiko alboratzea, trenbideko lurretako eraikigarritasuna eta eraikinen altuera erdira jaitsiz".

Durangoko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak akordiorako oinarria lortu dutela eta, balorazioa kaleratu du EH Bilduk. Subiranisten esanetan, "EAJren iritzi aldaketa ez zatekeen posible izango herri mugimenduaren lanagatik eta konkretuki Erabaki plataformagatik izan ez balitz". EH Bilduren irudiko, "EAJk eta PSE-EEk etxebizitza soziala lehentasuna izan behar dela ondorioztatu dute lehenengoz".  

Dena dela, ñabardura kritikoak ere azaleratu dituzte. Diotenez, "nabarmen" txikituko da egiteko aurreikusita dagoen parkearen azalera: "%40". Bestalde, ondare historikoa mantentzeari buruz, "jausten dabiltzan" Pinondo Etxeari eta San Agustingo ospitale zaharrari buruzkorik jasotzen ez dela adierazi dute. Gobernu taldeari eskatu diote "durangarren interesak erdigunean jartzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!