Saioan zehar entzungo diren abestiak Joseba Sarrionandiak sortu zituen Habanan duela hamar urte inguru, "Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo eta kanalez", beraz. Idazleak kantuak jaio zireneko testuingurua azaltzen du, eta ostean Osinagak ahotsa, trikitixa, ukelelea eta gailu elektronikoak erabiltzen ditu bizipenak borobiltzeko.
Sarrerak salgai daude Arte eta Historia museoko txarteldegian, eta Kutxabanken. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, Plateruenan.