Durangoko Kulturalak benjamin eta kimu mailako Sukia futbol torneoa antolatuko du abenduaren 27an, 28an eta 29an. Tabira futbol zelaian 33 klub edo ikastetxe bilduko dira, 48 talderekin. Durangaldetik, Amorebieta, Ermua, Ermua Blues, Gertasport, Jesuitak, Kurutziaga, Nevers, San Antonio eta Zaldua arituko dira; baita Kulturala bera ere, kategoria hauetan dituen bost taldeekin. Talde bakoitza zazpi jokalarikoa izango da. Egun bateko sarrera hiru euro da, eta bi egunetarakoa, bost euro.
Txapelketak izaera solidarioa ere izango du. JAED-entzat esnea batzeko erabiliko dute torneoa. Klub durangarrak dei egin die parte hartzen duten klubei, familiei, erakundeei, enpresei, ikastetxeei eta durangarrei txapelketara esne brik bat eramateko. Momentuz Cafés Baquek 100 litro esne eman ditu; Kaikuk 500 litro esne eta Bikote Solarrek 100 litro esne.
Construcciones Sukia da ekitaldi honen babesle nagusia, eta Durangoko Udalaren eta Durango Kirolaken laguntza ere badu.
ORDUTEGIA
ABENDUAK 27:
- Goizez: 09:30-13:15
- Arratsaldez: 15:30-19:15
ABENDUAK 28:
- Goizez: 09:30-13:15
- Arratsaldez: 15:30-19:15
ABENDUAK 29:
- Goizez: 09:30-13:15 (azken fasea)