Osagaiak
- Brioche motatako opila
- Otarrainxkak
- Arrautza 1
- Lima 1
- Kimu xamurrak
- Ekilore-olioa
- Sriracha-saltsa
Nola prestatu
Moztu brioche ogia laukizuzen txikitan, bi mokadutan jateko besteko tamainan; berotu gurina eta pintzel bategaz gurinagaz busti eta plantxan ipini, ogiak kolorea har dezan.
Zuritu eta garbitu otarrainxkak. Salteatu edo plantxan ipini pixka bat otarrainxkak, gatz pixka bategaz, larregi egin barik, puntuan utzi.
Hozten direnean, txikitu otarrainxkak xerra mehetan, eta jarri bol edo plater sakon batean.
Sriracha mahonesarako: Jarri nahaste-ontzi batean arrautza-gorringo bat, lima-zuku tanta batzuk, koilarakada bat sriracha-saltsa, hasi irabiatzen eta ekilore-olioa botatzen joan irabiatzen duzun bitartean, nahi den testura lortu arte.
Nahastu sriracha mahonesa otarrainxa zatituekin entsaladilla baten modura geratzeko.
Ondoren, ireki briochea, bete otarrainxka-entsaladillagaz, eta, apaintzeko, lima azal pixkat xehetu gainetik eta kimu xamur batzuk gehitu. Nahi izanenz gero, txile-hauts pixkat bota gainetik.