Gabonak

[ERREZETA]: Zapo eta otarrainxka albondigak saltsa berdean

Anboto 2023ko abe. 18a, 09:24

Ekaitz Basaguren Coro, Basako sukaldariaren proposamena Gabonetarako: Zapo eta otarrainxka albondigak saltsa berdean.

Osagaiak

  • Zapoa
  • Otarrainxkak
  • Bi arrautza
  • Baratxuria
  • Tipulin erdia
  • 2 koilarakada ogi birrindu
  • Azenarioa
  • Porrua
  • Txakolina
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Perrexila

Nola prestatu

Zapoa garbitu eta solomoak atera, burua eta hezurra gorde arrain-salda egiteko.

Txikitu arraina ahalik eta finen, eta jarri plater sakon batean.

Zuritu eta garbitu otarrainxkak, txikitu eta gehitu ontzira zapoagaz batera.

Jarraian gehitu arrautza bat, baratxuri-ale xehatu bat, tipulina txikituta, bi koilarakada ogi birrindu, gatz pixka bat eta piperbeltza. Nahastu ondo eta utzi hozkailuan.

Hozkailuan ordubete igaro ondoren, egin bolak eta pasatu irinetik lehenengo eta arrautza irabiatutik ondoren. Albondiga guztiak prest ditugunean, frijitu oliba-oliotan.

Beste alde batetik arrain-salda egingo dugu: Kazola batean sartu zapoaren burua, azenario bat eta porru bat. Uraz estali eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, gaineko bitsa kendu eta sua erdira bajatu. Ordu erdi sutan eman ondoren, iragazi eta salda gorde.

Salda eta zapo albondigak eginda izan ostean, saltsa berdea egingo dugu: Berotu oliba-olioa kazola batean, gehitu 2 baratxuri ale xehatu, eta gorritzen hasi baino lehen gehitu 2 koilarakada irin, eta frijitu segundo batzuetan.

Gehitu edalontzi bat txakolin eta utzi alkohola lurruntzen. Ondoren, gehitu arrain-salda eta perrexil xehatua. Irakiten hasten denean, sartu albondigak saltsan eta egosi 10 bat minutuz su baxuan. Egosita dagoenean, gehitu perrexil
xehatu berri pixka bat.

Azkenik, ipini iplantxan gorde ditugun otarrainxka batzuk, eta zerbitzatu albondigekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!