Gorka Pagonabarragak laugarren amaitu du Bizkaikoan

Anboto 2023ko abe. 17a, 09:08

Nerea Ibarzabal markinarrak jantzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela. Gorka Pagonabarraga durangarrak, ostera, laugarren egin du, 609 puntu lortuta. 4.400 lagun inguru batu dira Miribillako harmailetan. 

Buruz burukora Jone Uriagaz heldu zen Ibarbazabal. Atzetik sailkatu dira Xabat Galletebeitia, Pagonabarraga, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti. 

Horrela geratu da sailkapena.

 

Nerea Ibarzabal Salegi...................... 1.036,5

Jone Uria Albizuri............................... 1.029,5

Xabat Galletebeitia Abaroa ................616,5

Gorka Pagonabarraga Agorria........... 609

Onintza Enbeita Maguregi...................607

Oihana Bartra Arenas..........................606,5

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........556,5

Aissa Intxausti Aburruza.....................550

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!