Durangoko Udalak eta Dendak Bai elkarteak gabonetako erakusleihoen lehiaketaren edizio berria antolatu dute herriko komertzioei eta ostalariei begira. Sarietako bat herritarren botoen bidez erabakiko da. Gaurtik eta abenduaren 21era bitartean, herritarrek dekoraziorik gogokoenaren aldeko botoa eman ahalko dute partehartu.durango.eus atarian. Erabaki horri eskerrak, establezimendu irabazleak 300 euroko saria eskuratu du.
Bestalde, epaimahai batek gainerako sari hauek erabakiko ditu: 1.500 eurokoa lehenengoarentzat, 1.000 eurokoa bigarrenarentzat eta 500 eurokoa hirugarrenarentzat. Antolatzaileek azaldu dutenez, "kalitate estetikoa, produktuaren erakusketako originaltasuna, asmanena eta sormena eta Durangoko historiaren eta sinboloen arteko lotura" erabiliko dituzte sariak banatzeko irizpide modura. Jesica Ruiz alkateordeak adierazi duenez, establezimenduetako "erosketak eta kontsumoa" sustatzeaz gainera, lehiaketak "Durangoko merkataritza eta ostalaritza sareari balioa emateko" ere balioko du.