Gizonezko bat atxilotu dute Durangon, bikotekideari eraso egitea egotzita

Anboto 2023ko abe. 14a, 13:21

Ertzaintzak atzo eguerdian atxilotu zuen gizonezkoa. Epailearen esku utzi dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo eguerdian Durangon, bikotekidea jotzea egotzita. Biktima udalerriko osasun etxeetako batean artatu zuten. Gizonezkoari indarkeria matxistagaz loturiko delitua egitea egotzi diote. Epailearen esku utzi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!