Durangaldeko Jaizale Txistulari elkarteko kideez gainera, beste hainbat musikarik parte hartuko dute kontzertuan: metal laukotea, biolin laukotea, Durangaldeko abeslariak, trikitilaria, pianojolea eta bertsolaria. Besteak beste, Tapia eta Leturiaren, Jesus Gurrutxagaren edota Leonard Cohenen abestiak joko dituzte.