Abenduaren 30ean egingo dute Berbaroren 'Urteko azken bertso saioa'

Anboto 2023ko abe. 12a, 10:02

Artxiboko irudia.

Iruri Altzerrekak, Gorka Pagonabarragak, Sustrai Colinak, Maialen Lujanbiok, Julio Sotok eta Nerea Ibarzabalek egingo dute bertsotan, eta Unai Iturriagak jarriko ditu gaiak. Abenduaren 30ean egingo dute saioa, Plateruenan, 22:00tik aurrera. 

Sarrerak Berbaroren bulegoan daude salgai (Laubideta kalea, 6A). 12 euroan salduko dira sarrera orokorrak, eta bazkideentzakoak zortzi euroan salduko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!