Durangoko udal agintariek gabonetako egitaraua aletu dute herriko hainbat elkarteren laguntzagaz. Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu du "ilusioz eta gogoz" prestatu dutela "guztion gozamenerako" egitaraua. Alkateak herrikideak deitu ditu ekitaldietan parte hartzera. Jesica Ruiz alkateordeak gaineratu du aisialdian, kulturan eta artisautzan oinarritutako egitaraua dela. Besteak beste, abenduaren 16an egingo den Show Cooking saioa eta JAEDen zozketa goraipatu ditu. Azken hau dela eta, durangarrak deitu ditu zozketako errifak erostera.
Eixu elkarteko Aurkene Pagaldayk, adibidez, artisau azokara joatera deitu ditu durangarrak: "Guretzat bultzada handia da Durango moduko plazetan egotea". Bisitariek eskuz eginiko lanak topatuko dituzte artisau azokan, "azken orduko opariak erosteko aukeraz paregabea" eskaintzen dutenak. Auzo Alai elkarteko Elisa Rodriguezek ere haiek antolaturiko ospakizunetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Hori bai. Abenduaren 16an egingo dituzten gabon zaharreko kanpaien harira, bakoitzak bere mahats aleak eraman ditzala eskatu du. Horrez gainera, Rodríguezek gogoratu du umeentzako jostailuen bilketa solidarioa egiten dabiltzala egunotan. Gura duenak abenduaren 24ra arteko tartea izango du berriak zein erabilitakoak diren jostailuak Auzo Alai elkartearen eskuetan uzteko. Dohaintzak Juan Olazaran kaleko 17. zenbakian egin behar dira 17:00 - 20:00 ordutegiagaz.
EGITARAUA
Abenduak 16, zapatua
- 10:00 - 20:00 Inurri Skaut Taldearen feria Andra Mariko elizpean.
- 12:30 Show Cooking: Euskal - uruguaitar sukaldaritza. Merkatu plazan.
- 13:00 Durango Kantari. Egundo taldea. Alde Zaharretik zehar.
- 17:00 Txokolatada Auzo Alai elkartearen eskutik. (Madalenan. Auzo Alai Elkartea).
- 17:00 - 19:00 Umeentzako tailerrak eta jolasak Andra Mariko elizpean (Inurri Skaut)
- 17:15 Aurpegi Margoketak eta DJ Gabi (Madalenan. Auzo Alai Elkartea).
- 18:00 Inurri Skaut Taldearen gabon jaia Andra Mariko Basilikan.
- 18:30 - 19:30 Kriskitin Dantza eskola eta trikitixa. (Madalenan. Auzo Alai Elkartea).
- 19:30 - 21:00 Karaokea (Madalenan. Auzo Alai elkartea)
- 20:00 Otzararen zozketa (Madalenan. Auzo Alai Elkartea).
- 20:15 Arandoño Kultur Elkartearen kontzertua. Zinema mutua, musikaz lagunduta. El mayorazgo de Basterretxe (Azkona anaiak, 1928)
- 21:00 Gabon zaharretako kanpaiak (Madalenan. Auzo Alai Elkartea).
- 21:15 - 00:00 DJ Gabi
Abenduak 17, domeka
- 13:00 Jaizale txistulari taldearen gabonetako kontzertua San Frantzisko elizan.
- 19:00 Tabira Musika Bandaren kontzertua Plateruena Kultur Aterpean.
Abenduak 22-23, barikua eta zapatua
- 11:00 - 21:00 Eixu artisau elkartearen azoka Andra Mariko elizpean.
Abenduak 22 - urtarrilak 7
- Izotz pista Landako Gunean
Abenduak 23, zapatua
- 16:30 Jolas Eguna Tabirako parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).
- 20:00 Durangoko Orfeoia, Doinuzahar abesbatza eta Iurretako abesbatza Andra Mariko elizan.
Abenduak 24, domeka
- 18:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Fray Juan Zumarraga institututik hasita. Ibilbidea: Institutua - Ermodo - Zumalakarregi - Ezkurdiko kioskoa. (Euria bada, Landako Gunean)
Abenduak 26, martitzena
- 11:30 Jolas Eguna San Fauston (Euria bada, San Faustoko frontoian).
- 16:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots Landako Gunean. Ez gara jaitsiko! ikuskizuna. Sarrerak abenduaren 15etik aurrera salgai Kutxabanken eta Arte eta Historia Museoan (5 euro).
- 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots Landako Gunean. Ez gara jaitsiko! ikuskizuna. Sarrerak abenduaren 15etik aurrera salgai Kutxabanken eta Arte eta Historia Museoan (5 euro).
Abenduak 26 eta 27, martitzena eta eguaztena
- 11:30 - 13:30 eta 16:00 - 20:00 Txu Txu Trena Elkartegiaren aurrealdean, Dendak Bai elkartearen eskutik.
Abenduak 27, eguazten
- 11:30 Jolas Eguna Muruetatorre auzoan. (Euria bada, Landako Eskolan)
Abenduak 28, 29 eta 30
- 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 Umeen Gabonetako Parkea Landako Gunean (Umeak doan. Helduak euro 1).
Abenduak 29, barikua
- 18:00 Dantzaro: Lorratz taldea. Andra Mariko elizpean.
Abenduak 30, zapatua
- 20:00 Arandoño Kultur Elkartearen gabonetako kontzertua, Mikel Ansola organo jotzaileagaz eta Akelarre abesbatzagaz. Zuzendaria: Xabier M. Aretxabaleta. Andra Mariako basilikan.
Abenduak 31, domeka
- 18:00 Arandoño Kultur Elkartearen gabon zaharreko kontzertua Benantzi Bilbaorekin, Andra Mariko basilikan.
Urtarrilak 2, 3 eta 4
- 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 Umeen Gabonetako Parkea Landako Gunean (Umeak doan. Helduak euro 1).
Urtarrilak 5, barikua
- 18:45 Errege Magoen Kabalgata Fray Juan Zumarraga institututik hasita. (Ibilbidea: Institutua - Ezkurdi - udal plaza - Andre Maria - San Fausto)
Urtarrilak 6, zapatua
- 18:00 JAEDen zozketa benefikoa Andra Mariko elizpean.
Urtarrilak 13, zapatua
- 20:00 Bogoroditsie abesbatzaren kontzertua San Frantzisko elizan.
JAIOTZA ERAKUSKETEN IBILBIDEA (Egilea: Luis Ibañez)
- Astarloa egoitzako nagusien kafetegia. Jaiotza madalena ermitan.
- Astarloa egoitzako nagusien udal egoitza. Gabon elurtuak.
- Kurutzesantu museoa. Ohiko jaiotza.
- Etxebarria liburu denda. Belen liburua.
- Delma Boutique. Belengo ataria I.
- Gozatu gozotegia. Belengo ataria II.
- Folder paper-denda. Belengo ataria III.
- Astigarraga harategia. Iurretako baserria.
- Ogien Artean (Andra Mari kalea). Euskal jaiotza, Garai.
- DOTB Durango Telebista. Olentzero