Esne Beltza, Nevadah, Ibil Bedi, Belako eta Dam palestinarrak, besteak beste, 40 Minutu Rock jaialdian

Anboto 2023ko abe. 4a, 08:35

Ainhoa Iraola

40 Minutu Rock elkartasun jaialdiak aurtengo edizioan zein taldek parte hartuko duten iragarri du: Hofe x 4:40, Ibil Bedi, Nogen, Esne Beltza, Des-kontrol, BElako, Dam, Streetwise, Raimundo el Canastero, Nevadah, Arene 6, Burutik eta Su ta gar taldeek parte hartuko dute, Lamia Mari, Kiliki Frexko, Xaukena Xauk, Pineapple Sweets eta DJ Kuku & Kene musika jartzaileegaz batera. 2024ko otsailaren 24an egingo dute 40 Minutu Rock jaialdiaren edizio berria. 

'Oihuka astinduz orratzak' leloagaz ospatuko da aurten elkartasun jaialdia. Sarrerak online bidez erosi daitezke lotura honetan. Sarrera fisikoak, ostera, Durangoko Herri dendan egongo dira salgai abenduaren 6tik 10era bitartean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!