Andra Mariko elizpea konpontzeko proiektua Oier Bizkarra arkitekto durangarrak idatzi du, eta lanak, berriz, Cristina Zarrabeitia arkitekto durangarraren gidaritzapean egin dituzte. Elizpea birgaitzeko lanak 620.824 euroko prezioan kontratatu ziren. Hala ere, hasieran kontratatutako proiektuan jaso ez ziren patologia berriak detektatu ondoren, proiektua osatu behar izan zen, eta horrek hasieran aurrekontuan sartutako obraren kostua 193.564 euro handitzea ekarri zuen. Lanek 11 hilabeteko iraupena izan dute guztira.guztira.