Dantzajaia ospatuko dute Durangon

Anboto 2023ko abe. 1a, 14:07

Abenduaren 16an egingo dute, Durangoko Udalak, BBK Fundazioak eta Aiko taldeak elkarlanean antolatuta, Plateruenean. 

Aiko taldeak luxuzko kolaboratzaileak izango ditu emanaldi berezi honetarako, besteak beste Miren eta Roberto Etxebarria eta Bizkaiko gaiteroek parte hartuko dute. Aiko taldea musika eta dantza maisuek osatzen dute, eta duela hogei urte baino gehiago sortu zen. Abenduaren 16an izango da Dantzajaia, eta 17:00etan hasiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!