GREBA FEMINISTA OROKORRA

[BIDEOA]: Aitortza eta elkartasuna adierazi dizkiete zainketez arduratzen diren beharginei

Ekaitz Herrera 2023ko aza. 30a, 14:45

Aldarrikapen eta tentsio artean, greba irudi hunkigarriak ere uzten dabil. Adibidez, honako hau. Durangoko grebalariak Barandiaran adinekoen egoitzara gerturatu dira greba egin ezin duten zaintzaileei elkartasuna adieraztera. Beharginetako batzuek kalera eta balkoietara irten dute tarte labur batez, grebarik egin ezin, baina aldarrikapenekin bat datozela adierazteko. Grebalariek txalo zaparrada eskaini diete.

Greba feminista orokorra aurrera doa eskualdean. Durangon, zainketekin loturiko egoitzak bisitatu dituzte grebalariek (Barandiaran, Astarloa, Eguzkilore eta Tabira egoitzak). Martxa epaitegian amaitu dute, Atzerritartasun Legea indargabetzea eskatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!