Correos-ek Cordoba enpresari azpikontratatutako zerbitzua dela azaldu eta garbitzaileek "sei hilabete soldata kobratu gabe" daramatzatela salatu dute. "Cordoba enpresa 21.500.000 eurotara azpikontratatuta zuten bitartean, garbitzaileen soldatak ez dira 1.075 eurotatik igo. Bajak ez dira ehuneko ehunean kubritzen eta lan-taldearen %90 baino gehiago lanaldi partzialetan dago. Argi eta garbi esan nahi dugu honen erantzule zuzenak Correos enpresa publikoa eta Cordoba direla".
Correoseko garbitzaileen egoera "ez da kasu isolatu bat" eta beste sektore feminizatu batzuen egoera salatu dute, hala nola, erresidentzietako langileena. "Horregatik beharrezkoa da emakume langile guztiak batu eta indarrak antolatzea", adierazi dute.