'Artearen ibilbidea' erakusketak Durangon amaituko du bere ibilbidea

Anboto 2023ko abe. 1a, 10:56

'Artearen ibilbideak' erakusketa abenduaren 3ra arte egongo da ikusgai Landako inguruetan. Bizkaiaren irudia artearen historian erakusteko helburuagaz sortu dute erakusketa. Duela bost hilabete Bilbon erakutsi zuten, eta hogeitaka herritan egin dituzte erakusketak. 

Hogeita hamar artista ingururen 36 lanek osatzen dute erakusketa, eta besteak beste, margolanak, kartelak, argazkiak eta collageak ikusi daitezke. Erreprodukzio bakoitzarekin, QR kode bat dago, museoaren webguneko sarreragaz; bertan, artatze-iruzkina irakur daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!