Bidezabalek bosgarren tokian amaitu du Espainiako kros txapelketa

Anboto 2023ko aza. 24a, 11:57

Bidezabaleko 16 urtez azpiko taldea.

Joan zen asteburuan Espainiako kros txapelketa lehiatu zuten Sorian eta Bidezabal atletismo kluba izan zen eskualdeko ordezkari bakarra. Durangarrek bosgarren tokian amaitu zuten txapelketa.

Talde bik parte hartu zuten. 16 urtez azpikoak lehiatu zuen lehenengo. Esperantzarik handienak talde horretan jarrita zituzten eta ez zuten hutsik egin. 52 taldetatik bosgarren geratu ziren. 185 puntu batuta, hirugarren postu desiratutik 29 puntura bakarrik geratu ziren. Maila honetan aipatzekoa da Laia Cariñanosen lana, azpitxapeldun geratu zelako. Ixone Sanchez, Emma Montero, Arene Pujana, Noa Sevilla eta Paule Hernandezek ere puntuak batu zituzten.

Errelebo mistoko taldeak 29. tokian amaitu zuen 44 talderen artean. Ainhoa Idoiaga, Beñat Elorriaga, Eider Muñoz eta Ion Cabadak 1.500 metroko erreleboak egin zituzten, 6.000 metroko proba osatu arte.

Oihane Irusta lehenengo euskalduna krosean

Espainiako txapelketagaz gainera, Soriako krosa ere lehiatu zuten egun berean. Aipatzekoa da Bidezabaleko Oihane Irustak  lortutako 14. postua, 23 urtez azpiko kategorian. Bera izan zen lehenengo euskalduna. Iker Fidalgok 77. amaitu zuen 18 urtez azpikoan eta Estepan Azkunek 282. tokian 16 urtez azpikoan.

Errelebo mistoko taldea.

Laia Cariñanos bigarren sailkatua, ezkerrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!