Durangoko Udalak 49.700 euro bideratuko ditu ekintzailetza bultzatzera

Anboto 2023ko aza. 21a, 12:01

Bi motatako laguntzak izango dira. Batzuk jarduera ekonomiko berriak laguntzera bideratuko dituzte. Besteak, enpresa-transmisiorako.

Hutsik dauden lokal komertzialen erabilera sustatzeko eta merkataritza indartzeko asmoz, Durangoko Udalak ekintzailetza sustatzeko diru laguntzak eskainiko ditu. 49.700 euroko diru poltsa prestatu dute horretarako. Jarduera ekonomiko berri bat hasi edo jarduera ekonomikoa kalean bertan lekualdatzen duten negozioek 4.000 eurora arteko laguntzak jasoko dituzte gehienez. Bestalde, enpresa-transmisioa egiten denerako, udalak 1.500 euroko gehienezko zenbatekoa eskainiko du. Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zentroan egin behar dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!