Rio de Ororen aldeko azoka solidarioa egingo dute Landako Eskolan

Anboto 2023ko aza. 17a, 14:09

Astelehean egingo dute, azaroaren 20an, Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunagaz bat eginda.

Landako Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak azoka solidario bat antolatu du astelehenerako. Erabiltzen ez diren elementuekin egingo dute azoka, hainbat objekturi bigarren erabilera bat emanda. Arropa eta oinetakoak, liburuak eta ipuinak, jostailuak egongo dira, besteak beste. Baturiko dirua Rio de Oro elkarteari emango diote. Azoka Landako Eskolan bertan izabngo da, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!