Eneko Diez bosgarren jiu-jitsuko munduko txapelketan

Anboto 2023ko aza. 17a, 10:28

Lucas Protasio, Alexandre Nascimento eta Eneko Diez Abu Dhabin.

Abu Dhabin lehiatu zuen txapelketa, joan zen asteburuan. 

Eneko Diez durangarrak urtebetean emaniko gorakada azpimarratzeko modukoa da. Iaz, urte hasieran, nazioarteko txapelketa batean partu hartu zuen, bere ibilbidean lehenengoz. Europako txapelketa izan zen, Erroman (Italia) lehiatu zena, eta bosgarren postuagaz etorri zen. Aurten gorago ipini du mugarria. Urri hasieran Madrilen jokaturiko sailkapen proban lorturiko emaitzei eskerrak, joan zen asteburuan munduko txapelketan parte hartu zuen Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Abu Dhabin, eta bosgarren postua eskuratu zuen 85 kiloz azpiko mailan. "Oso pozik nago emaitzagaz eta nire errendimenduagaz. Gainera, nire ibilbidean lagunduko didaten esperientzia aberasgarriak bizi izan ditut", adierazi du 24 urteko durangarrak. Gaur egun Madrilen bizi da Diez, eta Durangaldean dagoenean BSGMatiena gimnasioan entrenatzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!