Usain txarra dela eta, Durangoko Udalak herritarren kexak jasotzeari ekin dio

Ekaitz Herrera 2023ko aza. 16a, 16:19

HAZ Arreta Zerbitzuko telefono bi ipini dituzte herritarren eskura: 620868350 whatsapp zenbakia eta 946030000 telefonoa. 

Goiz honetako lehen ordutik aurrera hats sarkor eta fuerte bat igarri da Durangaldeko eguratsean. Durangon, Iurretan, eta Traña-Matienan, behintzat. Leku horietan gutxienez, usain fuertea igarri dute herritarrek. Ezohikoa. Orduek aurrera egin ahala, oraindik ere igartzen dena. Eta hatsaren jatorriagaz kezkatuta, herritarren kexak bolo-bolo zabaldu dira sare sozialetan.

Durangoko Udalak kexa horiek jasotzeko telefono bi ipini ditu herritarren eskura. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko telefonoak dira. 620868350 whatsappa eta 946030000 zenbakia. Herritarren batek usainaren berri eman gurako balu, bide horiek zabalik dituela jakinarazi du udalak sare sozialetan. Jasoriko datuak aztertu egingo dituztela gaineratu dute udal iturriek. Izan ere, telefono deia egiten duen herritarraren lokalizazioa baliagarria izan daiteke, usainen jatorria identifikatzeko, udalaren arabera. Baturiko informazioa Eusko Jaurlaritzaren eskuetan utziko dute, datuok elkarrekin aztertzeko.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!