Kiroldegiko langileekin hartutako konpromisoa betetzeko eskatu dio ELAk Durangoko Udalari

Anboto 2023ko aza. 15a, 17:11

Durangoko kiroldegiko azpikontratatutako langileek eta udalak lortutako konpromisoa betetzeko eskatu du ELAk.  

Sindikatuaren arabera, udalak ez du plantilarekin komunikatzeko “benetako asmorik” erakutsi. "Urriaren 30ean argitaratutako lizitazio berrian, udalak berriz ere zerbitzua loteetan banatzea erabaki du, hau da, langileak zatituta. Fitneseko monitoreak lote batean sartuko dira lehiaketa berri horretan, eta jarduera gidatuetako monitoreak beste lote batean. Kiroldegiak hiru lanaldi oso baino ez dituela kontuan hartuta, zerbitzua zatitzeak are gehiago sakonduko du langileek bizi duten partzialtasuna, zerbitzuaren kudeaketa prekarizatuz eta zailduz”. Horrez gainera, Zerbitzuaren Kontrol Batzordea oraindik ez dela bildu salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!