[BIDEOA] 58. Durangoko Azokaren spota argitaratu dute

Anboto 2023ko aza. 14a, 11:50

Abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko den Durangoko Azoka iragarriko duen spota argitaratu dute. Ximon Agirren kartelerako sortu zuen unibertsoan murgiltzen da Kattalin Garaizabal protagonista. 

Agirrek berak zuzendu du spota, errealitate birtualean sortutako irudiak oinarri hartuta; prozesuan Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntza izan du. Hiru artistek proiektu ugari jorratu dituzte bideogintzaren alorrean, eta gaur egun bogan dauden hainbat talderen bideoklip sortu dituzte, adibidez, Belako, Lukiek, Verde Prato, TOC, edota XSakara. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!