Zorrotz hedabidea aurkeztuko dute eguenean, Plateruenean

Anboto 2023ko aza. 14a, 11:21

Ekitaldia 19:30etan izango da. Maitena Salinas, Jon Plazaola eta Igor Meltxor izango dira aurkezle lanetan.

Igor Meltxor kazetaria buru duen Zorrotz hedabideak bere proiektua aurkeztuko du eguen honetan, hilaren 16an, Plateruena Kultur Aterpean.  Ekitaldia 19:30etan hasiko da. Zorrotz.eus atariak politikari, ikerketari eta memoria historikoari egiten dio azpimarra bere jardunean. Hainbat kolaboratzailek esku hartzen du hedabidearekin, eta horrez gainera, argitaletxe lanak ere egiten ditu zigilu propio modura. Bi urteko ibilbidean, Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunen liburuak kaleratu ditu. Besteak beste, Itziar Ituño eta Lander Otaola aktoreenak, zein Ane Lindane umoregilearenak. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurkezpen ekitaldia Maitena Salinas eta Jon Plazaola aktoreek gidatuko dute. Igor Meltxor kazetariak berak ere egingo ditu azalpen lanak. Sarrera doakoa da, eta pintxo potea egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!