Udalerriko Zarata Mapa egiteko lehenengo urratsak igarota, fase berri bat zabalduko du Durangoko Udalak. Datozen asteetan Alde Zaharreko zaratak identifikatzeari ekingo dio. Horretarako egitasmo bi ipiniko dituzte martxan. Batetik, udalak bilkura bat antolatu du Alde Zaharreko bizilagunekin, ostalariekin eta merkatariekin, Etxezarretan (Arte eta Historia Museoa). Martitzenean egingo dute, azaroaren 14an, 18:30etatik 20:00etara. Era berean, galdetegiak banatuko dituzte etxerik etxe. Bizilagunek azaroaren 21a baino lehen entregatu beharko dituzte erantzunak Herritarrentzako Arreta Zentroan.
Bigarren bidea telefono elkarrizketak egitea izango da. Lurralde arduretako Sara Oceja zinegotziak adierazi du, gura duenak telefono elkarrizketak eskatu ahalko ditutela udaletxera deituta. Interesdunek Bulego Teknikoagaz ipini beharko dute hartu emanetan, telefono deia jasotzeko eskaria bertan utzita.