Bidezabal klubeko neska kadeteak Espainiako kros txapelketara sailkatu dira

Anboto 2023ko aza. 9a, 13:20

June Peña, Emma Montero, Ixone Sanchez, Paule Hernandez, Leire Munitiz, Arene Pujana, Laia Cariñanos eta Noa Sevilla.

Lasarteko nazioarteko krosean lortu zuten sailkapena, joan zen asteburuan.

Laia Cariñanosek kadeteetako proba irabazi zuen eta beste bi aurreneko hamarretan sailkatu ziren: Ixone Sanchez seigarren eta Emma Montero zazpigarren. Espainiako txapelketa azaroaren 19an izango da, Sorian, eta "emaitza on" baten esperantzagaz joango dira, iaz bosgarren geratu zirela kontuan hartuta. "Aurten iazko emaitza hobetzea dugu helburu", adierazi dute Bidezabaleko kideek ohar batean. Txapelketa berean errelebo mistoko kadeteek ere parte hartuko dute: Ainhoa Idoiaga, Eider Muñoz, Ion Cabada eta Beñat Elorriagak.

Lasarteko proban, Axpe Aja bigarren geratu zen 18 urtez azpiko mailan; Iker Fidalgo seigarren maila berean; Aner Sevilla lehenengo kimu mailan eta Oihane Irusta laugarren euskalduna izan zen maila absolutuan. Atleta hauek ere Sorian izango dira, baina maila indibidualean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!