Durangoko Udalak 220.318 euro bideratuko ditu enplegua sustatzeko laguntzetara

Anboto 2023ko aza. 8a, 10:02

Diruz lagunduko dituzte iazko uztailaren 1etik aurtengo ekainaren 30era bitartean lanik bako durangarrak kontratatu zituzten enpresak.

Enpresek zabalik dute Lanbiden izena emanda dauden durangarrak kontratatu izanagatiko laguntzak udaletxean eskatzeko aukera. 220.318 euroko aurrekontuagaz, udalak diruz lagunduko ditu kontratatu mugagabeak edo artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen kontratazioak, azken hauek hiru hilabete baino gehiagoko iraupena baldin badaukate. Enpresa interesdunek otsailaren 15era arteko epea izango dute prooposamenak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkezteko. Udalaren web atarian informazio gehiago dago eskuragarri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!