Zornotzako Udalak 24.455 euro bideratuko ditu gizarte ekintza sustatzen duten elkarteentzat

Anboto 2023ko aza. 3a, 10:34

Guztira irabazi asmorik bako 12 erakundek jasoko dute diru laguntza. 

Zornotzako Udalak jakinarazi du 24.455 euro bideratuko dituela gizarte ekintza arloan lan egiten duten elkarteetara. Laguntza ekonomiko horien helburua "autonomia pertsonala sustatzeko, eta mendekotasun, bazterkeria eta larrialdi egoerak prebenitzeko" helburuz lan egiten duten elkarteak laguntzea da.

Laguntza jasoko duten erakundeak honako hauek dira:  Down Sindromea
Fundazioa (3.050 euro); Asebier (2.943 euro); Avifes (2.691 euro); AECC (2.691 euro); Gizakia (2.333 euro); Esklerosi Anizkoitza (2.153 euro); Caritas (2.000 euro); Gurutze Gorria (1.794 euro); Harrera Elkartea (1.623 euro); Elkar Laguntzen Zornotza (1.534 euro); ALCER Bizkaia (1.000 euro); eta Río de Oro Durangaldea (632 euro).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!