DKTko masterrak goi mailan aritu dira Espainiako finalean eta laugarren postura igotzea lortu dute

Anboto 2023ko aza. 1a, 09:00

Joan zen asteburuan master mistoko kluben Espainiako txapelketako finala lehiatu zuten Durangon.

Estatuko zortzi klubik onenak lehiatu ziren. Jardunaldia hasi aurretik Durango Kirol Taldea (DKT) zortzigarren zegoen eta postu horretatik laugarrenera igotzea lortu zuten goi mailako errendimenduari esker. Sei garaipen indibidual lortu zituzten, aurreneko sailkatuek baino gehiago.

Txapelketa Image FDR Burgos taldeak irabazi zuen 167 punturekin. Valentziako Catarroja  (166,5) eta Galiziako Sada taldea (166) geratu ziren bigarren eta hirugarren tokietan. Euren atzetik DKT sailkatu zen 136,5 punturekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!