Hainbat asfaltatze lan egingo dute Durangoko kaleetan

Anboto 2023ko azaroaren 1a

Azaroaren 2an hasiko dira lanak, herriko hainbat puntutan. Udalak jakinarazi du lanek eragozpenak eta mozketa puntualak eragin ditzaketela. 

Lan horiek honako kale hauetan egingo dituzte: San Rokebide, 16-18; Alluitz kalea,
Askatasun Etorbideko biribilgunetik Alluitz 11 zenbakirantz; Gallanda eta Txibitena 11-12 arteko plazatxoa; Tronperri kalearen zati bat; San Roke eta Herriko Gudarien kaleen arteko bidegurutzea eta Galtzareta kalearen zati bat; baita ere oinezkoentzako Juan Olazaran kaleko oinezko pasabide berrian. Lanen aurrekontua 121.664 €-koa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!