Historiako gerra krimenak aztertuko dituzte Arte eta Historia museoko solasaldietan

Anboto 2023ko aza. 1a, 10:47

Durangoko Arte eta Historia Museoak Krimenaren Historiaren Zentroaren Nazioarteko XXI. solasaldia hartuko du azaroaren 2an eta 3an.

Nazioartetik iritsitako 13 hizlari Durangon izango dira historian zehar izandako gerra krimenak aztertzen. Besteak beste, Madrildik, Erromatik, Bartzelonatik, Clermont-Ferrandetik, Valladolidetik edo Balear Uharteetatik iritsitako adituek Durangoko museoan egingo dute bat. 

Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroaren XXI. edizioan, gainera, 35 urtetik
beherako ikertzailearen aurkezpen onenaren bigarren saria emango da. Batzorde Zientifiko eta Antolatzaileak aurkezpenen gaien kalitatea eta azalpena aztertuko ditu eta irabazlea hautatuko du. Saria mahai-inguruaren amaieran emango da ezagutzera: ohorezko diploma bat eta lanaren argitalpena Clio & Crimen aldizkarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!