Durangoko Udalak baserritarren merkatuko lizentziak eskatzeko epea zabalduko du datorren eguenean. Baserriko produktuak saltzeko postua ipini gura dutenek eskaera erregistratu beharko dute. Azaroaren 30era arteko epea izango dute horretarako. Inskripzioak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak egin behar dira, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta.