[EGITARAUA] Durangoko Musika Hamabostaldiaren edizio berria aurkeztu dute

Anboto 2023ko urr. 27a, 13:15

Durangoko Musika Hamabostaldiaren 34. edizioa aurkeztu dute gaur. Ohi bezala, lau emanaldi egongo dira, eta aurtengoan, guztiak San Agustin kulturgunean izango dira. Sarrerak webgunean, Durangoko Arte eta Historia museoan eta San Agustinen bertan eros daitezke. 

Mikel Cañada Euskadiko Okrestrako kideak Ondinaren magia emanaldia aurkeztu du. "Gazteenak musikara hurbiltzeko aukera itzela da musika eskolegaz ditugun kolaborazioak; aurtengoa Durangokoagaz egiten dugun hirugarrena da", azaldu du. Nerea Quincoces eta Tania Loza musikari eta Kuttuneko kideek hamabostaldian parte hartzeak sortzen dien ilusioa azpimarratu dute; bigarren lana aurkeztuko du folk taldeak San Agustinen. Alfredo San Bartolome Ertzillako zuzendari ohiak San Andreu Jazz banda Durangora ekartzea erronka izan dela nabarmendu du. "Askotan saiatu gara beraiek hona ekartzen, bi arrazoigatik: alde batetik, duten maila altuagatik eta kalitateagatik, eta baita proiektu pedagogiko bat delako"; 7 eta 21 urte bitarteko gazteek osatzen dute banda. Zikloa borobiltzeko, Judith Jauregi pianojole entzutetsuak kontzertua eskainiko du; Hamabostaldira hurbilduko den bigarren biderra da, izan ere, 2012an ere bertan aritu zen.

San Agustin eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren arteko elkarlana goraipatu dute Arantza Arrazola eta Iker Ruiz de Alegriak. 

XXXIV. Musika Hamabostaldia

Azaroak 5, domeka

  • 18:00etan, Euskadiko Orkestra Ondinaren magia interpretatzen, San Agustin kulturgunean.

Azaroak 11, zapatua

  • 19:00etan, Kuttune folk taldearen kontzertua, San Agustin kulturgunean.  

Azaroak 18, zapatua

  • 18:00etan, San Andreu Jazz Band & Èlia Bastidaren kontzertua, San Agustin kulturgunean

Azaroak 24, barikua

  • 20:00etan, Judith Jauregiren kontzertua, San Agustin kulturgunean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!