[ARGAZKIAK] Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiaren bisitarekin Durangoko egoitza berria inauguratu dute

Anboto 2023ko urr. 27a, 12:20

Lakuntzak etokizunera begira dituzten erronken gainean jardun zuen.

ELA sindikatuaren egoitza berria martxan dago Durangoko Arandoño Torre kaleko 4. zenbakian. Atzo sindikatuko idazkari nagusia den Mitxel Lakuntzak azpiegitura berrira egindako bisitarekin inauguratu zuten ofizialki azpiegitura berria.

Lakuntzak egoitza berria goraipatuz hasi zuen bere parte-hartzea. Ondoren, gaur egungo munduaren eta gizartearen erradiografia egin zuen eta testuinguru horretan ELAk etorkizunera begira dituen erronkak azaldu zituen: soldaten, gizarte zerbitzuen eta zaintza sektorearen defentsa, besteak beste.

Ekitaldiaren amaieran 1977tik ELAko militantea den Froilan Tavera 'Froi' omendu zuten urte guzti hauetan sindikatuaren alde egindako lanagaitik. Ostean luntxa bat egon zen bertaratu ziren guztientzako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!