Durangoko atletismo pistak goi mailako hainbat txapelketa hartzen ditu urtean zehar eta asteburu hau horren adibide da. Zapatuan, egun osoan zehar, 20 urtez azpiko emakumeen bost talde lehiatuko dira bertan, Espainiako txapelketaren barruan. Taldeak honako hauek dira: Atletismo Camargo, Intec-Zoiti, Real Sociedad, Super Amara BAT, Club Atletismo Sada eta Unicaja Banco-C.A.Toledo.
Domekan Master mistoetako hamabi klubik onenak batuko dira Espainiako txapelketaren bila. Ozta-ozta bada ere Durango Kirol Taldeak sailkapena lortu du, hamabigarren tokian. Txapelketa hau irabazteko hautagai nagusiak Catarroja, Atletismo Sada eta Atletismo Samertolameu dira, eurak daudelako sailkapeneko lehenengo hiru tokietan.