Lanen helburua plaza herritar guztientzat irisgarri egitea da. Hori dela eta, udalak proiektua eraldatu du, eta aldapa txiki bat ipiniko du altuera desberdineko plataforma bi sortu beharrean. Bestalde, udala komun publiko bat ipintzeko kokapen egokia zein den aztertzen dabil. Hasierako proiektuak komuna plazaren kanpoaldean kokatzea aurreikusten zuen, baina "bizilagunak kokapenagaz ados ez" zeudelako, eta "kokalekua teknikoki bideragarria ez" delako, kokaleku berria aztertzen dabiltza.