Durangoko Alluitz kalean, garaje bateko kutxa elektrikoan piztu den sua itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2023ko urr. 25a, 16:58

Suhiltzaileen kamioia Alluitz kaleko garajeen atarian.

Suak ez du pertsonarik zauritu edo kotxerik kaltetu.

Gaur, 15:07an, Alluitz kaleko 7. zenbakian dagoen garaje batetik ke asko irteten zenaren abisua jaso dute suhiltzaileek. Suhiltzaileak, udaltzaingoa eta ertzainak bertaratu dira. Suhiltzaileak garajera sartu direnean, kutxa elektriko batek su hartu duela eta kea haren ondorioa zela konturatu dira. Argindarra itzali eta sua itzali dute. Gertaerak ez du pertsonarik zauritu eta kotxerik ere ez da kaltetu, ertzaintzako iturrien esanetan.

Operatiboaren ondorioz, bidea itxi behar izan dute Astxikiko biribilgunearen eta Alluitzeko biribilgunearen eta Sasikoa kalearen artean, Durangoko Udaletik azaldu dutenez.Iberdrolak lanak amaitu ondoren, suhiltzaileek dagozkion egiaztapenak egingo dituztela gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!