Maria Narbaiza durangarrak 100 urte bete ditu

Anboto 2023ko urr. 24a, 09:39

Narbaiza Berrizko Uribitza baserrian jaio zen 1923ko urriaren 22an. Durangora ezkondu zen eta Madalena auzoan bizitakoa da.

Durangoko Mireia Elkoroiribe alkatea eta Jesica Ruiz alkateodea Eguzkilore Eguneko zentrora hurbildu ziren atzo, Maria Narbaiza durangarra zoriontzeko. Narbaizak 100 urte bete ditu. Agintariek lore sorta oparitu zieten. Maria Narbaiza Berrizko Uribitza baserrian jaio zen 1923ko urriaren 22an. Durangora ezkondu zen eta Madalena auzoan bizi izan da. Narbaizak familian ospatu zuen urtebetetze eguna. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!