Plateruena influencerren eta entretenitzaile digitalen topaleku izango da azaroaren 4an

Anboto 2023ko urr. 23a, 09:54

Kultur Aterpeak Durango Entertainment Xperience (DEX) egitasmoa hartuko du. 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako jardunaldi monografikoa izango da. Berbaldiak, kontzertuak eta bideo-jokoak izango dira egun osoan zehar. 

Ekitaldia 11:30etatik 21:30etara bitartean egingo dute. Antolatzailea Gaztedi Durangaldea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz eta eskualdeko udalerrietako udalen babesagaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldiaren helburua "gazte politika integralak gauazatzea da, gazteen laneratzea errazteko eta bultzatzeko". Ekitaldia "gozamen ingurune" batean egin gura dute, "entretenimendu digitalari buruzko tailer eta hitzaldien gunean, erreferentziazko influencerrekin topaketetan, hiri-musikako taldeetan eta bideojokoen gunean".

Alberto Barreda (@albertoobarreda) eta Gabriel Mozo (@gabrielmozo_) influcerrak izango dira bertan. Bestalde, egunerokotasunean pertsonaia ospetsua izateak dakarren lanaz jardundo dute Paula Fernández, Mikel García, Diego Ayus eta Iñaki Tejedorrek. Etorkizuneko enplegu eta lanpostuei buruz jardun eta gomendioak emango dizkiete gazteei.

Jardunaldian P. Westmann eta Klandestina DJekin amaituko da, baita Janda eta Anize, Xsakara eta DMT (Denso, Tatta, Mutiko) taldeen kontzertuekin ere. Ekitaldirako izena lotura honetan eman daiteke. Informazio gehiagorako, honako beste lotura hau kontsultatu daiteke.

Zornotzarrek aurkezpen ekitaldia izango dute urriaren 27an, Zelaieta zentroan, 20:00etatik aurrera. Bertan eskainiko dituzte ekitaldiari buruzko xehetasun guztiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!