Imanol Ayarzaguena, Eva Muñoa eta Paul Ubiernaren lana saritu du Durango Kirol Taldeak, urteko sariak emateko antolatutako galan.
Imanol Ayarzaguena Martinek (Abadiño, 2003), klubeko eskolatik goi mailako atletismora heltzea lortu du, 200 eta 400 metroko probatan. Eva Muñoa Izagirre (Elorrio, 1970), aldiz, jaurtiketetan aritzen da, eta "taldeko zutabe sendoenetariko bat" izateagatik saritu dute.
Paul Ubierna Arruti (Deusto, 2001) Espainiako txapeldun unibertsitarioa da 110 hesietan; eta Espainiako Txapelduna 23 urtez azpikoen mailan.