Urko Bullon El Diario Vasco pilota txapelketako final laurdenetara sailkatu daiteke gaur, Durangon

Anboto 2023ko urr. 20a, 12:11

Zornotza Pilota Taldeko pilotariak Cestau-rekin osatuko du bikotea.

El Diario Vasco txapelketa afizionatu mailan dagoen garrantzitsuenetakoa da, garrantzitsuena ez bada. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak final zortzirenetako jardunaldi bat hartuko du gaur, 19:00etan. Promesen mailan eskualdeko ordezkari bat ariko da: Zornotza Pilota Taldean dabilen Urko Bullon. Cestau-rekin osatuko du bikotea eta biek Iraeta eta U.Egiguren izango dituzte aurkari. Senior mailan Fernandez eta Oliden Hormaetxeren eta Balerdiren kontra ariko dira. Irabazleak final laurdenetara sailkatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!