Jaietako bigarren asteburura begira mozorro bila ibiliko da banakaren bat oraindino. Zapatuan taldekako mozorro desfilea egongo da. Madalenan hasiko da, 18:30ean, eta Ibaizabal parkeraino joango da. Amaieran sarien zozketa egingo dute. Musikak ere izango du bere lekua asteburuan. Gaur, urriak 20, Huntza taldearen kontzertua izango da Ezkurdin, 23:00etan. Bestalde, txosnagunean Nakar, TOC eta Biznaga taldeek joko dute, 22:00etan hasita. Zapatuan, gazteei zuzenduriko karaokea egingo dute Goazenegaz, Ibaizabal parkean. Domekan amaituko dituzte jaiak, Patxikotxu agurtuta.
EGITARAUA
Urriak 20, barikua
17:00 Gurutze Gorriaren ate irekien jardunaldiak Ibaizabal parkean. Simulazioa 19:00etan. (Euria bada, San Antonio Ikastetxean)
18:00 Terrazeo girotua Txosnagunean
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga Alde Zaharretik
19:00 Tortilla txapelketa Txosnagunean. 20:30 sari banaketa
20:00 Durangoko abesbatzen kontzertua Santa Ana eleizan: Durangoko Orfeoia, Bogoroditsie eta Izar Gaztea
20:00 Boca Beats komedia Andra Mariko elizpean
21:00 Zezensuzkoa San Fausto auzoan
22:00 Nakar, Toc eta Biznaga Txosnagunean
22:30 Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Gorka Pagonabarraga eta Eneko Abasolo Abarkas. Gai-jartzailea: Unai Iturriaga. (Gonbidapenak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren 10etik aurrera eta leku guztiak bete arte)
23:00 Huntza taldea Ezkurdin
Urriak 21, zapatua (Mozorro Eguna)
7:00 Diana Jaizale txistulariekin
7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin
11:00 Xake txapelketa federatu eta federatu gabeentzat Ezkurdin. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.
11:00 - 14:00 Txikientzako haur parkea Landako Eskolan. (Euria bada, Nevers ikastetxean)
11:00 - 14:00 Haur tailerrak ASEBIER elkartearen eskutik Landako Eskolan (Euria bada, Nevers ikastetxean)
11:00 - 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean)
12:00 Kalejira musika eskolako txistulariekin
12:00 Kalejira trikitilariekin Txiri-Txiri taldearen eskutik
12:00 Patata tortillaren XIV. txapelketa Landako Gunean. Mailak: 15 urtetik beherakoak/16 urtetik gorakoak. Izen-ematea eta informazioa: Intxaurrondon irailaren 26tik aurrera, plazak bete arte
12:30 Xaibor disko-festa haurrentzako Ezkurdin
13:15 Bilbainadak Andra Marin: Gaupasa
13:00 Elkartasun bermut musikatua. KSKA kolektiboaren musikak girotuta. Bitartean elkartasun mozorro argazkiak Txosnagunean
16:00 - 19:00 Txikientzako haur parkea Landako Eskolan (Euria bada, Nevers ikastetxean)
17:00 Animazioa trikitixarekin pertsona nagusien egoitzetatik
18:00 Kalejira Sugarri fanfarrearekin Madalenatik
18:30 Zirkoa eta antzerkia Aurora Abasolo parkean Proyecto Kavauriren eskutik, 'Lullaby' ikuskizunarekin. (Euria bada, Kurutziaga Ikastolan)
18:30 Taldekako mozorro desfilea Madalenatik Ibaizabal parkeraino. Bukaeran sari zozketa. Izen-ematea: urriaren 2tik 19ra Intxaurrondon.
18:30 Astronomia eskulan tailerrak: suziriak, eskornagots... Zuhatzola parkean. Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea. (Euria bada, ez da egingo)
20:00 Karaokea Goazen-ekin Ibaizabal parkean
21:00 Behaketa astronomikoa Zuhatzola parkean. Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea. (Euria bada, ez da egingo)
21:00 Zezensuzkoa San Fausto auzoan
22:00 Sound System. Airaladeko soinu sistema
23:00 Vulkano orkestra Ezkurdin
00:00 - 03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa txosnagunean. Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.
Urriak 22, domeka
7:00 Diana Jaizale txistulariekin
7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin
10:30 Nesken eta mutilen San Fausto XI. Padel txapelketaren finalak Landako Kiroldegian. Antolatzailea: Padel zaleak
11:00 - 14:00 Txikientzako haur parkea Landako Eskolan. (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
11:00 - 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, Landako Gunean)
12:00 Tabira Musika Bandak emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan
12:00 Txiki Txef tailerrak Tabira auzoan. (Euria bada, San Antonio ikastetxean)
12:00 Kalejira musika eskolako txistulariekin
12:00 Poniak eta zaldiak Ibaizabal parkean (Euria bada, ez da egingo)
12:00 - 14:00 Arku tirorako gunea Ibaizabal parkean. (Euria bada, Landako Gunean)
12:30 Herri Kirolak Ezkurdin: Hodei Ezpeleta (Euskal Herriko Txapelduna), Alex Txikon, Goizeder Beltza, Bihurri, Karmele Gisasola (Euskal Herriko Txapelduna), Nerea Egurrola (Euskal Herriko Txapelduna) eta Carlos Aretxabaleta. (Euria bada, Landako Gunean)
13:15 Kontzertua Tabira Musika Bandarekin Plateruena Kultur Aterpean
16:00 Arku tiro txapelketa Landako Gunean. Antolatzailea: Durangoko arkulariak
17:00 Dantza modernoa, garaikide eta urbanoa L´Atelier Dantza Eskolaren eskutik Ezkurdin
18:00 Boleros 4 taldea Andra Mariko elizpean
18:30 Kalejira Irulitza fanfarrearekin Alde Zaharretik
19:30 Patxikotxuri eta jaiei agur esateko udaletxeko plazatik hasita eta tren-kotxera zaharretaraino
20:00 Jaien bukaera su artifizialekin tren-kotxera zaharretan
Urriak 27, barikua
20:00 Hitzaldi ikusgarria, udaletxe plazan. Margolan musikalak udaletxeko fatxadan. Antolatzailea: Gerediaga Elkartea. (Hizkuntza: gaztelera)
Urriak 28, zapatua
16:30 Umeentzako atletismoa Ezkurdi plazan: jolas dibertigarriak (hesiak, erreleboak, gymkana). Izen ematea: durangokiroltaldea@gmail.com Antolatzailea: Durango Kirol Taldea. (Euria bada, Landako Gunean)
20:00 Durango Txistu Kontzertua 2023 Landako Gunean. Antolatzailea: Silboberri Txistu Elkartea.
Urriak 29, domeka (54. Umeen Euskal Jaia)
12:00 Talde guztiak Landako Gunean elkartuko dira, kalejira egingo dute eta ondoren alardea Ezkurdi plazan. (Euria bada, Landako Gunean). Antolatzaileak: Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldea.
18:00 Herri Maite taldearen akordeoi kontzertua San Frantzisko elizan.