'Bideak gurutzatzen' Liburutegi Publikoen XI. Kongresu Nazionalean hautatu dute

Anboto 2023ko urr. 18a, 11:50

Bizenta Mogel Bibliotekaren eta Durangoko Immigrazio Arloaren ‘Bideak gurutzatzen’ proiektuak laugarren postua eskuratu dute Liburutegi Publikoen XI. Kongresu Nazionalean.

Bideo horretan, kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarrizketa, topaketa eta esperientzien trukea sustatzen da. Eta proiektuaren ardatza giza liburutegia da; kontatu beharreko historia duten sei pertsona migratu dira. 

Bestalde, bi urterik behin egiten duten kongresu honen helburua, liburutegi publikoen zeregina balioan jartzea da, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!