Durangoko jaien lehenengo asteburuak parte hartze handia izan du jarduera guztietan

Anboto 2023ko urr. 17a, 11:35

En Tol Sarmientoren kontzertuan 8.000 lagun inguru batu ziren. Udalak emaniko datuen arabera. 4.000 Carlos Jeanen emanaldian eta 1.600 Raimundo el Canasteroren kontzertuan.

Jaietako bigarren asteburua ate-joka dagoen honetan, Durangoko Udalak lehenengo asteburuaren balorazio positiboa egin du. Lehiaketa gastronomikoek, antzerki emanaldiek eta zirkuak izandako harreraz gainera, musika kontzertuetan baturiko jende kopurua goraipatu du udalak. En Tol Sarmientoren kontzertuan 8.000 ikusle inguru batu ziren eta 4.000 inguru Carlos Jeanen kontzertuan. Nebrashka durangarrek 1.300 lagun batu zituzten Ezkurdin eta beste 1.600 Raimundo el Canasterok. Udaletxetik jaurtitako txupinak ere jende ugari batu zuen, eta askok Santa Anako plazan ipinitako pantailatik jarraitu zuten jaien hasiera. 

Segurtasunari begira harturiko neurriek "behar bezala" funtzionatu dutela azaldu du udalak, eta gaineratu du "ez dela sexu erasorik gertatu". Udaltzaingoan eta Ertzaintzaren komisaldegian 12 ebasketa (hurto) eta 3 lapurreta salatu dituzte. Atxiloketa bat ere egon da. Pertsona bat atxilotu dute asteburuan, arma zuri batekin borroka batean parte hartzea egotzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!