Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' atabalaria omenduko du Jaizale txistulari elkarteak

Anboto 2023ko urr. 14a, 15:11

Ezkerrean, Mikel Azkarraga txistularia. Eskuman, Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' Gerediagako Salbadore jaietan.

Julian Azkarate 'Txanbolin' txistulariagaz ikasi zuen umetan.

Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' atabalariak ondo merezita omenaldia jasoko du bihar Durangoko Andra Mariko elizpean, 13:00etan. Jaizale Txistulari elkarteak abadiñarrak Durangaldeko plazetan egindako ibilbidea gogoan hartu gura izan du. 'Urtain' ume umetatik hasi zen atabala jotzen Ramon anaiagaz batera. Anaiak 10 urtegaz ikasketak zirela eta atabala jotzeari utzi zion, baina Jose Luisek zaletasuna mantendu zuen. "12 urtegaz bazebilen plazarik-plaza. Julian Azkarate 'Txanbolin'  txistulariagaz ikasi genuen", gogoratu du Ramon Zarrabeitia anaiak.

Makina bat plazatan aritutakoa da 'Urtain'. Azkenengo urteetan Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko txistulariekin jardun du. Irailaren 23an Abadiñon antolatutako Ezpatadantzari Egunean ere jo zuen atabala.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!